viernes, 28 de enero de 2022

Osasun Publikoa S.O.S. Sanidad Pública: Hitzaldia/Charla (ALTSASU)

 


ZURE KEZKA ERAKUTSI, GURE OSASUN SISTEMA PUBLIKOA DEFENDA DEZAGUN ELKARREKIN

MUESTRA TU INQUIETUD Y ACUDE EN DEFENSA DE TU SISTEMA PÚBLICO DE SALUD.


Aspalditik osasun sistema publikoa ari da Nafarroan hondatzen, eta are gehiago Altsasuko zonalde sanitarioan.

Pandemia dela eta egoera larriagotu da eta prekarietate maila oso kezkagarri bateraino iritsi gara. Bereziki, osasungintzako pertsonala falta delako. Horregatik gure herritarrek behar duten arreta ez dute jasotzen, eta arreta desegokia izateaz gain osasunbideko langileek lan-karga gehiegizkoa daukate eta ezin dira herritarren premiak atenditzera iristsi.

Gizarte bezala, herri bezala, ez bagara mobilizatzeko gai eta ez bagara kapaz gure ahotsa eta protesta administrazioari helarazteko, ongizate sozialen zutoin preziatuenetako bat, osasun sistema publikoa, erortzen utziko dugu.

Dei egiten dizuegu Nafarroako Osasun Plataformak eta Altsasuko Osasun Zentruko langileek eskeiniko duten Nafarroako eta gure Bailarako egoera sanitarioari buruzko azalpenak, lehen eskutik, informatzera. HITZALDIA izango da OTSAILAREN 2an, arratsaldeko 19.00tan, IORTIA KULTURGUNEAN.

ZURE KEZKA ERAKUTSI, GURE OSASUN SISTEMA PUBLIKOA DEFENDA DEZAGUN ELKARREKIN.

Nafarroako Osasun Plataforma.- Altsasu

Hace tiempo que el sistema público de salud viene deteriorándose en Navarra y más aún en la zona sanitaria de Altsasu.

Con la pandemia la situación se ha agravado hasta llegar a un grado de precariedad muy preocupante debido esencialmente a la falta de personal sanitario, con lo cual produce la falta de atención adecuada y necesaria a la población y una excesiva carga de trabajo en el personal sanitario que no puede atender las necesidades de la ciudadanía.

Si como sociedad, como pueblo, no somos capaces de movilizarnos y elevar nuestra queja a la administracion para revertir este deterioro, dejaremos caer uno de los pilares de bienestar social más preciado, el sistema público de salud.

Os convocamos a la CHARLA que tendrá lugar en el CENTRO CULTURAL IORTIA el DÍA 2 DE FEBRERO a las 7 de la tarde, donde el personal sanitario del centro de salud nos informará sobre la situación sanitaria de la zona y la Plataforma Navarra de Salud sobre la situación sanitaria en Navarra.

MUESTRA TU INQUIETUD Y ACUDE EN DEFENSA DE TU SISTEMA PÚBLICO DE SALUD.

Plataforma Navarra de Salud.- Altsasu.

domingo, 16 de enero de 2022

Laneko bajei buruzko gutun-trukea Ministerioan // Correspondencia ministerial sobre bajas laborales

Adi: mutualitateak gure osasunaz "arduratzen"

Precaución: Mutuas "velando" por nuestra salud

(Abajo en castellano)

Astebete generaman enpresa-mutualitateen matraka entzuten (Mutualia, Mutua Navarra, AMAT), datu partzialak erabiliz, Covid-ak eragindako bajen intzidentzia handiaz hitz egiten. Partzialak direla diogu, izan ere langile guztiak ez baitaude mutualitateetan eta mutualitate bakoitzak bere enpresa afiliatuen datuak dituelako. Berehala atera ziren enpresa-erakundeak (CEOE, CEN) egoera honek enpresetan duen eragin larriaren berri ematera eta osasun sistema publikoak egoerari aurre egiteko duen ezintasuna adieraztera. Hainbat autonomia-erkidegok, tartean Nafarroak, ohi bezala, oso azkar erantzun zioten enpresa-eskariari.

Azkenik, atzo, ostirala, hilak 14, Medikuen Sindikatuak bat egin zuen estrategia horrekin, eta José L. Escrivá Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari gutun bidez eskatu zion Covid-ak sortutako Aldi Baterako Ezintasunaren (ABE) alten kudeaketa enpresako medikuei (prebentzio-zerbitzuetako medikuei) edo mutualitateei pasatzeko, baja hori kontaktu estuagatik denean edo covid sintoma arinekin edo sintomarik gabe sendatzen denean.

Mutualitateek eta Sindikatu Medikoak diote beren proposamena oinarritzen dutela osasun-zerbitzu publikoaren kalitatea babesteko kezkan, une honetan osasun-sistema publikoaren Oinarrizko Osasun Laguntzak jasaten duen karga burokratikoa mugatuz.