sábado, 4 de febrero de 2023

Otsailak 4 de febrero: Osasun Sistema Publikoaren aldeko elkarretaratzea/Concentración a favor del Sistema Público de Salud

(Abajo en castellano)

Otsailaren 4ko kontzentrazioa: irakurketa

Egun on Nafarroako osasun sistema publikoa babestera etorri zaretenoi. Oraingoan Nafarroako Gobernuak sistema publikoan lan medikoa egiteagatik esklusibotasuna kentzeko Sindicato Medikoak egin duen eskaera onartzearen aurka egitera etorri zaretenoi. Ez dugu zalantzan jartzen sindikatu orok duela bere aldarrikapenak egiteko eskubidea, baina Nafarroako Osasun Plantaforman (osasun sistema publikoaren defentsarako dozenaka profesional, erakunde eta entitatek osatua), ez gaude ados proposamen horrekin, ez eta Nafarroako Gobernuko presidentearen eta Osasun kontseilariaren erantzunarekin.

Esklusibotasuna kentzea beste bide bat da osasun-sistema publikoa pribatizatzeko, hondatzeko eta baliabide publikoak (probak, denbora, pribatura bideratzea, eta abar) espoliatuz praktika irregularretara eramateko. Horrek ekarriko luke herritarrentzat eskubideak galtzea, eta, neurri hori hartu duten autonomia-erkidegoetan ikusten dugun bezala, sistema publikoaren kalitatea degradatzea.

Harritu egiten gaitu Osasun Departamentua kudeatzen dutenek horren ikuspegi eskasa izatea. Enpresa bakar batek ere ez luke onartuko kualifikazio handiko edo zuzendaritzako profesionalek konpententzian lan egitea. Era berean, ez lituzke ahaztuko pandemia bezalako egoeretan herritarrak zaintzeko dena eman duten profesionalak; badirudi Nafarroako Gobernuak ahaztu egin dituela. Guk sinesten dugu talde-lanean, elkarren artean koordinatuta eta betiere jendearen beharren zerbitzura, bai Oinarrizko Osasun Laguntzan, bai Ospitaleetan.

Badirudi Gobernuak ez dituela ikusten egoerak eskatzen dituen irtenbideak. Plantilla finkatu behar da, horrela paziente bakoitzak mediku edo erizain bera ikusi ahal izan dezan artatzen duten bakoitzean. Lan baldintza duinak behar dira osasun arloko langileek alde egitea saihesteko.

Eta horrek eskatzen du osasun-sistemaren eta, bereziki, lehen mailako arretaren aurrekontua handitzea, kalitatezko arreta presentziala bermatzeko, osasun komunitarioari begira.

Plataforman zalantzan jartzen dugu lankidetza publiko-pribatua; izan ere, Departamentuak aurkezten digu harreman horretan bi aldeek jasotzen dituztela onurak, baina, gure iritzian, negozio pribatuetarako sistema publikoa pasasitatzea da. 

Osasun sistema publikoa defendatzeko ahalegina eskertu nahi diegu honako hauei:

- 2014tik 2020ra Oinarrizko Osasun Laguntza AURRERA! Eslogana bere eginez osasun-zentroetako atarietan kontzentratu ziren herritarrei,

- Osasun Departamentuan lan egiten duten pertsonei, pandemiari ahalegin handiz eta baliabide mugatuekin erantzun zioten horiei, eta, beren lan baldintzen degradazioaren aurrean, dedikazio handiz lan egiten jarraitzen dutenei,

- Plataformak proposatuta, kalitatezko osasun-sistema publikoa defendatzeko mozioa babestu zuten udalei, 

- klaseko sindikatuei, Osasunbidea hondatzeak langile guztientzako hondamendia izango litzatekeela sinesten dutenei, 

- guztiok osasun-arreta unibertsala, publikoa, irisgarria, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatua izan dezagun, sistema publikoa hobetzeko eta sistema soziosanitarioarekin lankidetza estua izateko Osasunari buruzko Foru Lege berri baten alde apustu egiten duten talde parlamentarioei,

Badakigu mobilizazio hau, tamalez, ez dela azkena izango. Eskerrik asko berriz ere zuen konpromisoagatik eta laguntzagatik. Gure ustez, osasun-sistema publikoa pribatizatzeko estrategiak blokeatzen ari gara, eta hemen gauden pertsona guztien esku dago estrategia horiek geldiaraztea.


Lectura concentración día 04 de febrero

Buenos días a quienes habéis venido a apoyar al sistema público de salud de Navarra. Esta vez en contra de que el Gobierno de Navarra acepte la exigencia del Sindicato Médico para eliminar la exclusividad del ejercicio médico en el sistema público. No cuestionamos que cualquier sindicato pueda plantear sus reivindicaciones, pero desde la Plataforma Navarra de Salud, compuesta por decenas de profesionales, organizaciones y entidades de defensa del sistema público de salud, estamos en total desacuerdo con esa propuesta y con la respuesta de la consejera de Salud y la presidenta del Gobierno de Navarra.

Eliminar la exclusividad es una vía más para privatizar el sistema público de salud, para deteriorarlo y exponerlo a prácticas irregulares de expoliar recursos públicos como pruebas, tiempo de trabajo, derivaciones a la privada etc. Eso provocaría la pérdida de derechos ciudadanos y, como vemos en Comunidades Autónomas en que han tomado esta medida, a la degradación de la calidad del sistema público.

Nos sorprende la falta de visión de quienes gestionan el Departamento de Salud. Ninguna empresa toleraría que sus profesionales de alta cualificación o de dirección trabajaran para la competencia. Tampoco olvidaría al conjunto de profesionales que, en situaciones como la pandemia, se han dejado el resto para cuidar a la población, como parece hacer el Gobierno de Navarra. Creemos en el trabajo en equipo en Atención Primaria, en Hospitales, coordinados entre sí, siempre al servicio de las necesidades de la gente.

El Gobierno parece no ver las soluciones que la situación exige.  Se necesita consolidar la plantilla, que cada paciente pueda ver a su misma médica o enfermera cada vez que le atienden. Hacen falta condiciones de trabajo dignas que eviten la huida de personal sanitario. 

Y eso requiere aumentar el presupuesto del sistema de salud y en especial de Atención Primaria para garantizar una atención de calidad, de carácter presencial, orientada hacia la salud comunitaria.

Desde la Plataforma cuestionamos la colaboración público-privada que desde el departamento nos presentan como una relación en la que ambas partes se benefician y que consideramos como una parasitación del sistema público para los negocios sanitarios privados.

Queremos agradecer el empeño de defender el sistema público de salud:

a la ciudadanía que desde 2014 a 2020 se concentró en las puertas de los Centros de Salud tras el eslogan “Atención Primaria AURRERA”,


No hay comentarios:

Publicar un comentario