lunes, 30 de septiembre de 2024

Baztan: irailaren 29ko manifestazioaren irakurgaia/comunicado de la manifestación del 29 de septiembre

 


 (más abajo en castellano)

 

Eguerdi on! Esker mile denei hurbiltzeagatik.

Hasi baino lehen, gure elkartasuna erakutsi nahi diegu Israelen basakeriak jasaten ari diren palestinar eta libanoarrei. Gerrarik eta miseriarik eza osasun egoera ona edukitzeko ezinbertzeko baldintza da. Munduko hainbertze txokotan etengabe erasotzen den baldintza. Hemendik gure besarkadarik haundiena bizimodu osasuntsu bat izateko eskubidea urratua duten guziei.

Gurera itzuliz… Jendetza bildu gara gaurkoan ere eta horrek argi uzten du zein larria den bizitzen ari garen egoera, zein haserre eta kezkatuta gauden.

Zoritxarrez, Elizondon ohituak gaude medikuen joan etorrietara. Azken urteetan aunitzetan ikusi dugu gure familiako medikua aldatu egin dela, egoeraren desegonkortasuna agerian utziz. Landa eremuan mediku falta orokortua dagoela erraten ahal dugu, ez baikara gabezi hau bizitzen ari garen zonalde bakarra. Argi erran nahi dugu, landa eremuetako biztanleak ez garela bigarren mailako biztanleak eta guk ere kalitatezko osasun arreta merezi dugula. Zer erranik ez hizkuntza eskubideei buruz, horrelako egoeretan hau ere bigarren mailara pasatzen da, baina argi utzi nahi dugu euskaldunok euskaraz artatuak izateko eskubidea dugula, mediku euskaldunak behar ditugula.

Hilabeteak damazkigu mediku falta bizitzen Elizondoko osasun zonaldean. Urdazubin, udan zehar zenbait egunetan medikurik gabe egon dira, larrialdietarako erizaina bakarrik utziz eta medikua behar izanez gero Elizondoko larrialdietako medikua igorriz eta Baztan osorako mediku bakarra utziz, Almandoztik Amaiurrera mediku bakarra edozein larrialditarako; horrek suposatzen duenarekin. Hemen, Elizondon, uda baino lehenagotik goizetako mediku bakarra izan dugu, Elbete eta Elizondoko biztanleria osoarendako mediku bakarra, eta irailaren 13tik mediku titularrik gabe gelditu gara. Osasungintzako arduradunek hala nolako soluzioa eskaini digute, egun batzuetarako bi mediku kontratatuz, bertzeetarako bakarra…

Osasun zerbitzuetako arduradunei erran nahi diegu ez dela nahikoa egun batzuetarako mediku bat edo bertze kontratatzearekin. Sistema egonkor bat behar dugula, ezagutzen gaituzten medikuak behar ditugula, kalitatezko arreta bermatzeko. Nafarroako Osasun Plataformaren aldarriekin bat egiten dugu eta hemendik ere kalitatezko osasun sistema publiko bat behar dugula diogu, denentzat izanen den osasun sistema publiko eta duin bat. Lehen arreta maila sendo bat behar dugu eta horretarako langileen baldintzak hobetzea eta “plantillak” egonkortzea ere beharrezkoa da. Hortaz, baliabide publikoak osasun sistema publikoa indartzera bideratzeko eskatu nahi dugu, eta ez geroz eta ohikoagoak diren zerbitzu pribatuak subkontratatzeko. Osasun integralari erantzunen dion sistema bat behar dugu, eriak sendatzeko bai, baina prebentzioan eta osasun egoera ona mantentzean ere zentratuko dena. Mediku eta erizainez gain, gizarte langileak, psikologoak, fisioterapeutak ere behar ditugu dugun zerbitzua hobetzeko.

Hau dena kontutan hartuta, Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko osasun kontseiluari dagokion garrantzia aitortzea eta bertako kide eta ordezkariekin elkartzeko prestutasun aktiboa izateaz gain, aipatu ditugunak betetzeko beharrezko baliabide material zein pertsonalak bermatu eta antolaketa egoki bat bultzatzeko.

Akitu baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu osasun-etxeko langileei: medikuei berexiki, beren egun libreetan lan egiten ibili direlako, mediku falta arindu nahian, baino baita erizain eta administrariei ere, hauei ere zuzenki eragiten dielako mediku faltak, lan karga haundituz.

Behar den aldi guzietan errepikatuko dugu gure eskaera. Hau ez da gaurko manifestazioarekin akituko, mobilizazioekin segitu beharko dugu denendako izanen den kalitatezko osasun sistema publiko duin bat lortu arte.

BAZTANGO OSASUN PLATAFORMA





Gracias a todos y todas por venir. Antes de empezar, queremos mostrar nuestra solidaridad con los palestinos y libaneses que sufren las barbaridades de Israel. La ausencia de guerra y miseria es una condición indispensable para un buen estado de salud, condición que se ataca constantemente en muchos rincones del mundo. Desde aquí, nuestro más fuerte abrazo a todos los que sufren la violación de esta condición.

Volviendo a lo nuestro… En los últimos años hemos visto como nuestro médico de cabecera iba cambiando en varias ocasiones, dejando en evidencia la inestabilidad de la situación. Podemos decir que en el medio rural existe una falta de médicos generalizada, ya que no somos la única zona en la que estamos viviendo esta carencia y por ello, queremos reivindicar que los habitantes de las zonas rurales, no somos ciudadanos de segunda.

Llevamos meses sufriendo la falta de médicos en la zona básica de Elizondo: en Urdazubi durante el verano han estado varios días sin médico de urgencias, en Elizondo hemos estado con una sola médico todo el verano y ahora, estamos sin médico titular. Los responsables sanitarios han ofrecido una solución que no cubre las necesidades de la población.

Queremos hacer llegar a los responsables de los servicios de salud que necesitamos un sistema estable, hacemos nuestras las reivindicaciones de la Plataforma de Salud de Navarra: necesitamos un sistema sanitario público digno y para todos. Necesitamos una atención primaria que esté a la altura, que responda a la salud integral, que se centre en la prevención de enfermedades y en el mantenimiento del buen estado de salud tanto como en la curación. Además de médicos y enfermeras también necesitamos a psicólogos, fisioterapeutas o trabajadoras sociales para mejorar el servicio.

Pedimos al Gobierno de Navarra que garantice los medios materiales y personales necesarios para cumplir lo anteriormente dicho y promueva una organización adecuada.

Antes de acabar, queremos dar las gracias a los y las trabajadoras del centro de salud por su esfuerzo en paliar estas ausencias durante todos estos meses.

Repetiremos nuestras peticiones siempre que sea necesario. Esto no acaba aquí, con esta manifestación. Tendremos que seguir con las movilizaciones para seguir reivindicando una sanidad pública digna y de calidad.


BAZTANGO OSASUN PLATAFORMA



No hay comentarios:

Publicar un comentario