viernes, 6 de noviembre de 2026

ETXEBIZITZAK ETA PREKARIETATEAK ERE GAIXOTZEN GAITUZTE//LA VIVIENDA Y LA PRECARIEDAD TAMBIÉN NOS ENFERMAN

  


OPA HERRI PLATAFORMAK KOORDINAKUNDEAK ETA NAFARROAKO OSASUN PLATAFORMAK 2026KO AZAROAREN 11KO GREBA OROKORRA BABESTEN DUTE:

OPA HerriPlataformak koordinakundeak eta Nafarroako Osasun Plataformak 2026ko azaroaren 11ko greba orokorra babesten dute, deialdi garrantzitsua eta beharrezkoa baita etxebizitza duina izateko eskubidea, lasai bizitzeko aukera emango duten soldatak eta zerbitzu publiko indartsu, unibertsal eta kalitatezkoak defendatzeko.

Etxebizitzaren arazoa kezkagarria da. Alokairuak gehiegizkoak dira, etxegabetze kopurua haziz doa, eta gero eta gehiago kostatzen da hilabetearen amaierara iristea. Guzti honi, erosketa-saskiaren igoera, soldata baxuak eta lan-prekarietatea gehitu behar zaizkio. Pertsona askorentzat, oinarrizko beharrak asetzea etengabeko kezka bihurtu da.

miércoles, 4 de noviembre de 2026

Nafarroako Osasun Plataformak zainketa aringarri publikoak bermatzeko eskatu du// La Plataforma Navarra de Salud exige que se garanticen los cuidados paliativos públicos

  



Gaur asteazkena, 2026ko azaroaren 4an, Nafarroako Osasun Plataformak Nafarroako Gobernuari eskatu dio, elkarretaratze baten bidez, zainketa aringarriak bermatzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Osasun Zientzien Eraikinaren atarian egin dugu, gaur "Arreta Aringarriari eta Hiltzeko Prozesuari buruzko Foru Lege berri baterantz" jardunaldia egin den lekuan, non Osasun Departamentuko, NOUko eta gizarte-erakundeetako ordezkariek parte hartu duten.

Protesta hori Patxi Vera Nafarroako Arartekoaren adierazpenek markatutako testuinguru batean egin da, eta egiaztatu du Iruñeko San Juan de Dios Ospitaleak ez duela uzten bere zentroan eutanasiarik egiten, ez profesionalek, ez kanpoko talde baten sarrerarekin. Jarrera hori araudiaren aurkakoa da, eta prestazio hori eskatzen duten pazienteak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izatea eragiten du, azken orduetan. Lekualdaketa horrek senideen eta lagunen ezinegona eta larritasuna eragiten ditu.