jueves, 29 de diciembre de 2022

Sakana: irtenbideak orain/soluciones ya

(Más abajo en castellano)


 Sakanako Osasun-plataformak, gure osasun-zonaldearen (Altsasu, Olazagutia eta Ziordi) egoera prekario luze honi buruzko azalpen publiko bat exijitzen dio Nafarroako Gobernuari.

Erabat onartezina da dugun populazio-kopuruagatik dagozkigun mediku-pertsonala ( Pediatriko plaza bat eta erdi, eta Lehen Arretarako sei plaza) ez izatea. Gaur egun bataz beste duguna da hiru mediku Lehen Arretan eta Pediatrian bat. (Azken honi dagokionez egun asko egon gara inor gabe).

Egoera larri hau luzatzen ari da eta plantilako langileengan ezinegona sorrarazten du eta herri hauetako premia dutenengan amorrazioa.

Hitzordutan berandutzeak eta arreta egokiaren faltak, zerbait garrantzitsu gertatzen zaigunean ez dakigu nora jo eta hospitaleko larrialdietara joaten amaitzen dugu, gure herrietatik berrogeitamar kilometrotara.

Orain arte Nafarroako Gobernuaren eta eremu sanitarioaren arduradunen erantzunak izan da beraien eskutan dagoen guztia egiten ari direla, gure egoera ez dela horrenbestekoa, ez dutela mediku eta erizainak aurkitzen.

Gure eskubidea da dagokiguna esijitzea eta Osasun-zuzendaritzak gure eskaerei konponbide egokia eta behin-betirako emateko obligazioa du.