(abajo en castellano)
Nafarroako Osasun Plataformatik bat egiten dugu Ahora/Orain 1080 € ekimenarekin, gure ustez, osasuna bermatzeko tenorean baldintza ekonomiko eta sozialak kontuan izatea beharrezkoa delako. Hauxe da kanpainaren manifestua:
Pentsio-sistema publiko batek zahartzaro duina bermatu behar du. Gaur egun, hori gertatuko dela ziurtatzeko modu bakarra da Nafarroako erakundeek konpromisoa hartzea, aurrekontuen bidez, 1.080 eurora iristen ez diren pentsioak osatzeko.