Argiaren web-etik aterata:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2576/gerra-medikuntza-berria-xxi-mende-gatazkatsurako
André
Vltchek (1962) kazetari eta dokumentalgilea mundua korritua da gatazka
armatuen berri emanez. Leningradon sortua (San Petersburgo, Errusia),
iparramerikarra nazionalitatez, ezaguna da hedabide handi bezala
txikietan argitaratu kronikengatik, halaber liburuengatik, azken biak
Inperioaren gezurrak erakutsiz eta
Aurora, fikziozkoa. Euskal Herrian Txalapartak argitaratu zion Noam Chomskyrekin egindako
Mendebaldeko terrorismoa.
Dokumental saila ere egina du, Ruanda eta Kongoko gerraz eta beste
hainbatez. Une honetan, Borneon Indonesiak gobernua burutzen duen
hondamendi ekologiko eta humanoaz ari da filmatzen dokumental bat. Lana
independentzia osoz burutzearen maitale, jarraitzaileen artean diru
bilketan ari da: Internetez
Saving Borneo/Kalimantan Island!!! bilatuz aurki daiteke proiektua diruz sustatzeko modua.
Ghassan Abu Sittah doktorea, Kuwaiten jaiotako palestinarra,
Britainia Handian ikasi eta berezitu ostean Beiruteko Unibertsitate
Amerikarrean kirurgia plastiko sailaren arduraduna da. 2015ean mediku
eta soziologo batzuekin batera plazaratu zuen
“Conflict Medicine: A Manifesto”
agiria Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen babesean. Aldarrikatzen
dutenez, “manifestuarekin nabarmendu nahi dugu hobeto ezagutu beharrean
gaudela zaurien eta ber-zauritzeen dinamikak, aldatzen ari den gerraren
ekologiaren baitan. (...) Gerrak aldatzen du biosfera, alegia,
azpiegitura fisikoak eta jendea bizi den ingurumen biologiko eta
soziala. Gerrak dakartzan suntsiketa eta aldaketak sarritan konponezinak
dira eta epe luzerako ondorioak dauzkate pertsonengan eta gizartean”.
Vltcheken elkarrizketa hau estreinakoz
Counterpounch gune aurrerazalean plazaratu zuen
Middle Eastern Surgeon Speaks About “Ecology of War” tituluarekin 2017ko apirilean. André Vltchekek (bere wbgunea
hemen, Twitter kontua
hemen) eskuzabaltasunez eman dio ARGIAri baimena euskaraturik ia osorik zabaltzeko.
2017ko azaroaren 26a